Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau

Etxebizitza duina izateko eskubidea beti izan da gauzatzeko zaila. Gure herriko ekonomia sano egoanean arazo ugari aurkitzen genduan salneurri edo alokairu egokian etxebizitza bat erosi edo alokatzeko. Ez hori bakarrik. Udalek traba eta oztopo haundiak topatzen ebezan babes publikodun etxebizitzak eraikitzeko.

\"\"Etxebizitza duina izateko eskubidea beti izan da gauzatzeko zaila. Gure herriko ekonomia sano egoanean arazo ugari aurkitzen genduan salneurri edo alokairu egokian etxebizitza bat erosi edo alokatzeko. Ez hori bakarrik. Udalek traba eta oztopo haundiak topatzen ebezan babes publikodun etxebizitzak eraikitzeko.

 

Prozedurari behar beste heldu ahal izateko konponbide zein ahalegin imajinatiboak topatzen ibiltzen ginen. Orain prozedura errazagoa da, baina gorabeherak bestelakoak dira. Gogorragoak herritarrentzat. Egun, gure herrian, babes ofizialeko etxebizitzak egin eta jabe barik geratzeko arriskuan dagoz, krediturik ez jakolako emoten herritarrari. Barriro be urtenbide errealista eta baliagarriak topatzeko erronka daukagu. Eta egiten ari gara. Aurreko astean Durangoko Plenoak onartu eban Faustegoienako etxebizitza babestuak egiteko erabaki eragingarria: 160 etxe- bizitzak hiru epetan egitea eta, dagoeneko, martxan dagoz lehenengo 70ak (euretariko 12 gazte-alokairuari zuzen- duta). Eragozpenei aurre egin behar deutsegu aukera barriak topatuz.

 

Alabaina, erabaki honek ez eban jaso talde politiko guztien babesa, ez. Be tikoek ezetza emon eutsen, errazagoa baita, konponbideak aurkitzea baino, kexaka egotea norberaren jarrera aldaezin eta zentzugabean. Ohituta dagoz inori dan-dana kritikatzen ezertxo be egin barik. Halere, zorionez, egoera aldatuz doa. Betiko horiek gaur gobernatzen dabezan administrazioetan be arazoak sortzen dira, hau da, Espainiako bandera jartzeko agindua jaso eta betetzen da, aurrekontuak onartzeko negoziazioak egin behar dira, esleipen tramitazio administratiboan arazo ugari sortu eta adjudikazio barik geratzen dira, diru-laguntzak galdu egiten dira... Oposizioan egonda axolagabekeriaz esandakoa eta gainerako alderdiei leporatutakoa orain eurei gertatzen ari jakee. Eta herriak alderdi guztiak maila berean aztertuko ditu, inolako salbuespenik barik. Ez dago hemen “sortzez garbirik”. Argi dago, “urruneko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!