Urte barri-barri...

Heldu da jada 2013. urtea, sartu gara urte barrian. Kezkatuta dago gure gizartea, eta logikoa da gainera. Besteak beste, orain dala 15 egun munduaren amaiera iragarri eban profeziatik bizirik urten dogu, eta, egunero-egunero, Estatu Batuetako amildegi fiskala edota prima de riesgo entzutetsua gainditzen ditugu. Krisialdi ekonomikoa gogortu egingo dala aurreikusi dabe eta horrek guztiak gure bihotzak estututa daukaz

 

\"\"Heldu da jada 2013. urtea, sartu gara urte barrian. Kezkatuta dago gure gizartea, eta logikoa da gainera. Besteak beste, orain dala 15 egun munduaren amaiera iragarri eban profeziatik bizirik urten dogu, eta, egunero-egunero, Estatu Batuetako amildegi fiskala edota prima de riesgo entzutetsua gainditzen ditugu. Krisialdi ekonomikoa gogortu egingo dala aurreikusi dabe eta horrek guztiak gure bihotzak estututa daukaz.

 

Aurrean dogun egoera iluna da baina, ez daukagu aukerarik itxaropenean bizi izateko? Sasoi gogorrak biziko doguz, egia da, baina gogorragoak izango dira itxaropenez, kemenez eta indarrez janzten ez bagara. Eta horretara egingo dogu, Durangoko Udalean behintzat. Aurten, etorkizunari laguntasuna emoteko asmotan, hainbat proiektu jarriko doguz martxan, eta, zoritxar-igarleen kritikak jaso aurretik, ez dira bakar-bakarrik gure herriak zementuz betetzeko. Gure herritarren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, lanpostuak mantentzeko iturri be badira, hain zuzen be, ez dagigun ahaztu, obretan enpresek langileak jartzen dituztelako nonbait, eta euren etxeetako ekonomia mantendu egiten dalako. Eta zeresanik ez dago, Administrazioen diru-iturri garrantzitsua dira enpresek ordaintzen dabezan zergak: lan barik ez dago enpresarik, enpresa barik ez dago zergarik eta zerga barik Administrazioak ez dauka diru-sarrerarik herrian inbertitzeko. Oso eragiketa sinplea da.

 

Gure Durango maitean, hurrengo hilabeteetan obra barriak loratuko dira: UrkiHegoalde (gure barruko zirkunbalazioa) proiektuaren bigarren faseari ekingo deutsogu; Frai Juan Zumarraga eta Alluitz kaleen arteko errotonda barria egingo da (trafikoa arinduz); S. Fausto Zentro Zibikoaren hasierako lanak burutuko dira; Montebideo kaleko azken zatia atonduko da oinezkoen eta merkataritzaren mesederako; Tabirako igerilekua lotzeko bizikleta bidea gauzatuko da eta futbol zelaia ere bukatuko da. Ekaitzari aurpegia eta ausardia erakutsiz.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!