“(Aitak) gela batean giltzapetzen ninduen eta eguna jan gabe ematen nuen. Ihes egiten saiatuz gero, jo egiten ninduen.”
“Neskatila hainbat lesioren ondorioz hil zen. (…) Belaunak haragi bizian zituen.”
“Biktima larri eraman zuten ospitaleko erredura-unitatera, eta han egon zen ospitaleratuta hil zen arte (...) Ertzainek gizona izan zela susmatu zuten, erredurak zituelako, batez ere eskuetan; gainera, aurrekariak zituen, emakume berari indarkeria matxista eragiteagatik".
“Goizeko bostetan sartu nintzen, eta bostetan jaio zen nire haurra, nik beste seme bat izan nuen lekuan. Gainean jarri zidaten, neskato ederra zen. Esnatu nintzenean, hilda zegoela esan zidaten.”
“Akusatua erratz-makilekin eta gerrikoekin kolpeka hasi zitzaion, gutxienez astean behin, eta horren ondoren akusatuak ez zuen barkamenik eskatzen, bere erruz zela esaten zuen.”
“Gizona, lehenik, hitzezko irainekin hasten da, eta, ondoren, besotik heltzen dio. Emakumeak une horretan ihes egitea lortu zuen eta kalera irten zen lagun bati laguntza eske. Ondoren, gizona atzetik joan zitzaion eta ukabil-kolpe batzuk eman zizkion.”
Testigantza hauek zenbait hedabidetatik ateratakoak dira. Cristina Gutiérrez Meurs artistak Egiteke duguna erakusketan ikusgai jarri dituenak. Kasu honetan emakumeen izenak ezkutatu ditu, baina Trapu zikinak izeneko arte-instalazioan horien guztien eta beste batzuen izenak bordatu tipo gorbatetan. Espainiar estatuan eraildako emakume bakoitzeko gorbata bat. 400 baino gehiago 2 urtetan.
Mari, Beatriz, Josefina, Valeria, Aranzazu, Cristina, Maria Luisa, Luz, Lucía, Antonia, Verónica, Leticia, Rosario, Raquel, Clementina, Daría, Carmen, Laura, Estefanía, María del Pilar, Alexandra, Maribel, Rosa, Rebeca, Victoria, Valentina, Adela, Teresa, Mari Carmen, Mari Jose…
Emakume izenak. Historia liburuetan azaltzen ez direnak, baina egunkarietan bai. Gordina, zitala, maltzurra, gupidagabea, krudela… Errealitatea.