- Begira, paperak, paperak! Paperak bai, bonbak ziren!
- Milizianoak kamioian gure albotik pasatu ziren, eta halako baten gure ondotik pasatu zenean gorpu bat jausi zen kamiotik, kranioa hustuta, arropa gorriarekin eta beso barik. Zarataka hasi ginen beldurraz. LUCIA GANBOA
- Ama astoarekin joan zan esnea saltzera (…) Anbiente txarra zegoen (…) Sirenak jotzen hasi ziren. Gu larri, noiz ikusiko ote ditugun ama eta aitte. Ta halako baten astoa ikusi genuen (...) Ama atzetik agertu zenean. Ai gure poza! Amaren laguna, Josepa, ez zan inoiz ailegatu etxera. NATALIA URIBELARREA
- Jesuitetan sarraski handia egin zuten. Hildakoak bertan zegoen aroztegi batean sartzen zituzten eta beste batzuk kamioietan. (…) asko ezin ziren ezagutu ere egin, hain zeunden zaurituak. TERESA SETIÉN
- Hegazkinak ikusi genituen. Dena dardarka hasi zen eta korrika atera ginen, gure burua gordetzeko. ROSARIO MENDIBE
- Gure lagun bat San Faustoko elizan zebilen behiekin, gure adina izango zuen, 11 edo 12 urte, eta hantxe hil zuten. MARIA ESPERANZA IGARZA.
- Nire aitak idien gurdia hartu zuen eta kalean zeuden hildakoak batu eta kanposantura eraman zituen. Beldurtuta zegoen eta Frantziara alde egin genuen. EDURNE GOROSARRI
- Bonbardaketan gu etxean geunden. (…) aitak Artabilara joateko esan zigun, hobeto egongo ginela. (...) kalera atera ginenak metrailatu egin gintuzten. DOMINGA ESTANKONA
Hemen bildu ditudan testigantzak Durangoko Arte eta Historia museoan ikusgai dagoen 'M31. 12 testigantza' erakusketan ikusi eta entzun ahal izango dituzue. Apirilaren 24ra arte ikusgai egongo da.