Pinturaren doinua

Otsailean eta martxoan zehar, museoan Abangoardietako artea: musika eta pintura ikastaroa ematen ari da Ana Celia Ormaetxea musika irakasleak. Bertan argi geratzen da historiak artean duen influentzia. Sorkuntza lanak gizartea pairatzen ari den egoerari lotuta daude.

Horrela bada, nik museoan egunero ikusten ditudan artelanak, zer musika motarekin alderatu ahal dira?

XX. mende hasierako Zubiaurre eta Barruetaren lanak garaiko Guridiren operekin parekatu ahal dira. Frantzian jaio zen estiloaren jarraitzaileak direnak. Oraindik erromantizismoaren usaina dutenak, baina estilo herrikoira hurbilduta.
Gerra garaiak eta gerraosteak Euskal Kultura hutsik utzi zuten. Ia ez zen egon pintura eta musika ekoizpen berririk. 50-60ko hamarkadetara arte itxaron beharko dugu Ucelayren bodegoi eta erretratuak ezagutu ahal izateko; garai hartan hasi ziren ere lehen abestiak euskaraz sortzen, Francoren diktadurapean. Iraultza soziala eta kulturala adierazten dute lehen abesti eta artelan hauek.

Baina iraultzarik handiena 70-80eko hamarkadetan etorriko da. Bi estilo nagusi nabarmendu ziren orduan, bata euskal kulturarekin lotura estuagoa duena; kasu honetan Ibarrolaren "Ontziola" lana, Pantxoa eta Peioren "Itsaso ondo" abestiarekin parekatu daiteke, biak 1975ean eginak, eta bestea erradikalagoa, punk eta rock estiloetarantz hurbiltzen gaituena; Hertzainaken "Eh txo" erritmora dantza egiten dute Zumetaren "Erromeria" koadroaren kolore biziek.

Museoetan zabaldu begiak eta belarriak, eta gozatu pinturaren doinuaz!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!