Teoriatik praktikara

Nik ere esan dut noizbait aurrelariak ate aurrean gola huts egitean, begiak itxita ere sartuko nukeela. Nik ere esan dut noizbait penalti hori nire amamak ere geldituko lukeela. Nik ere pentsatu dut inoiz telebistan jokalari batek baloiarekin pare bat aldiz estropezu egiten duela ikustean, entrenatzaile banintz jokalari horrek nirekin ez lukeela batere jokatuko

\"\"Nik ere esan dut noizbait aurrelariak ate aurrean gola huts egitean, begiak itxita ere sartuko nukeela. Nik ere esan dut noizbait penalti hori nire amamak ere geldituko lukeela. Nik ere pentsatu dut inoiz telebistan jokalari batek baloiarekin pare bat aldiz estropezu egiten duela ikustean, entrenatzaile banintz jokalari horrek nirekin ez lukeela batere jokatuko.

 

Nik ere egin dut papertxo batean nire taldea, entrenatzailearen hamaikakoa jakin aurretik. Nik ere telebista aurrean egonda, libre dagoen taldekidea seinalatu dut : “pasaiok hari” esanez. Nik ere “beeenga, hurrengo martxa” esan dut, sakonean sartutako baloi batera heldu ez direnean. Nik ere oihukatu dut: “baloia beti lurretik”, batetik bestera badabil. Baina gero, norbera entrenatzen dagoela entrenatzaileak erruleta bat egiten erakutsi nahi digunean, nahikoa lan dugu bizkarrez atzera ez jausten. Ate azpian gaudenean, zutoinak oso urrun eta aurkaria bertan dagoela ematen du. Zuk hartu behar zenuen baloiak alboko marratik alde egiten dizunean, partidu amaieran horrelako baloirik ez botatzeko erregutzen diozu taldekideari.

 

Hala, saiatuz jabetzen gara keinu bakoitza hobetzeak dakartzan zailtasunez, eta gehiago gozatzen da egin ezin ditugun erregate, geldiketa edo jaurtiketa akrobatikoak ikusita. Hori bai, telebista aurrean noizbehinka entrenatzaile edo “aditu” itxurak eginez, eta hau eta bestea kritikatuz ere gozatzen dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!