Jatorrak

Urtero legez, maiatzaren bukaera heldu eta futbol denboraldia amaitzen denean talde guztietan hurrengo urtera begira jartzen gara: bakoitzak ze asmo duen eta taldean nork jarraitu nahi duen eta nork ez hitz egiten

\"\"Urtero legez, maiatzaren bukaera heldu eta futbol denboraldia amaitzen denean talde guztietan hurrengo urtera begira jartzen gara: bakoitzak ze asmo duen eta taldean nork jarraitu nahi duen eta nork ez hitz egiten.

 

Gure kasuan, Iurretako nesken taldean, azken urteetan  taldea osatzeko arazoak eduki ditugu jende faltagatik: lanarekin bateraezintasunak direla, ikasketak direla, nekea, asteburuetan beste afizio batzuez disfrutatzeko gogoa…

 

Orduan hasten da jendea taldera etor dadin konbentzitzeko lana. Hasteko, berba politekin animatzen dugu taldea uzteko asmoa duen jendea: neska ezagun, esperientziadun eta jatorrak. Normalean, hala ere, jende faltan egoten garenez, esparrua zabaldu behar izaten dugu, eta saiatzen gara gureganatzen eskualde osoan noiz edo noiz futbolean jokatu dutenak eta berriro kirola egiteko gogoz daudenak: esperientziadunak eta jatorrak.  Horrela, hamabost bat batzea lortzen dugu, gutxitxo taldea ateratzeko. Orduan, amua sare bihurtzen da, eta edozein momentu aprobetxatzen dugu jendeari alamena emateko Larrakora igo dadin: sare sozialetan ekitaldiak sortu, mezuak bidali lagunaren ezagunaren ezagunari, jaietan euforia momentuak aprobetxatuz, baiezkoa lortzen saiatu… Ordurako, eskakizunak minimoak dira: jatorrak izatea.

 

Azkenean, taldeak beti egin du aurrera, eta egin dezala, Iurretak urte askoko tradizioa baitu nesken futbolean, eta pena izango litzateke urteren batean eten bat egon delako taldea desagertzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!