Ikasturte berriarekin batera, Eraldagune ataria sustatzeko bideoa kaleratu du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak. Gizarte eraldaketarako hezkuntza baliabideen eremua da. Irakasle, ikasle zein ikertzaileentzako espazioa da, inspirazioa eta pentsamolde kritikoa aktibatzen duten materialak partekatzeko topaketa eta erreferentzia gunea, bai eta munduan egoteko beste modu batzuk proposatzeko ere.
Plataforman, euskal GGKEek sortutako 350 material baino gehiago daude, euskaraz eta gaztelaniaz, askotariko gaiak lantzeko: giza eskubideak, feminismoa eta genero ekitatea, kulturartekotasuna, migrazioak, kontsumo arduratsua, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa, ingurumena eta iraunkortasuna… eta askoz gehiago!
Baliabideak formatu ugaritan aurkituko dituzu: online jolasak, unitate didaktikoak, ikus-entzunezkoak, liburuak, aldizkariak, webguneak, tailerrak, bisita gidatuak…
Gainera, materialak adin tartearen arabera sailkatuta daude, hezkuntza-ziklo guztiak kontuan hartuta: 3-6 urte, 6-12 urte, 12-16 urte, 16-18 urte eta 18 urtetik gora.
Irakasle, eraldaketaren parte izan nahi duzu?
Sartu www.ongdeuskadi.org/eraldagune atarian, hausnartu eta ekin!