Kirolaren geroa gugan dago

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Iturriaga 2013ko urr. 31a, 08:30

Aurreko asteburuko Atletismo Egunean zur eta lur geratu nintzen Ezkurdin ikusi nituen ume guztiekin, euren irribarreagaz, euren irabazteko goseagaz, euren indarrak probatzeko gogoagaz, profesional on bat izateko euren ilusioagaz

\"\"Aurreko asteburuko Atletismo Egunean zur eta lur geratu nintzen Ezkurdin ikusi nituen ume guztiekin, euren irribarreagaz, euren irabazteko goseagaz, euren indarrak probatzeko gogoagaz, profesional on bat izateko euren ilusioagaz.

 

Geraxanek (korrikalaria) eta biok egindako erakustaldia zein gaueko krosean David Garciak eta gainontzekoek egindako lana izan zen ume horien gogoa piztu zuena, handitzerakoan eurak ere gure antzera ibiltzeko gogoa. Bati baino gehiagori entzun nion, bestelako lasterketa batean baino jende gehiago zegoela. Hori gertatu zen umeei lehentasuna eman zitzaielako, eta horrek guraso eta senitartekoen interesa erakarri zuen. Beste datu interesgarri bat: Espainiako Itzulia hasi aurretik juniorren lasterketa ere egiten da, eta ume guztien ilusioa eta bizipoza da gehien nabarmentzen dena. Nire ustez, hori landu behar da, harrobi barik ez dugu profesionalik izango, baina euren gogo eta ilusio barik, ez dugu ezer izango.

 

Akorduan dut, era berean, nik umeekin mendiko bizikleta martxa bat egiten nuenean, euria izan edo ez, beti 100 bat ume izaten nituela. Datuak hor daude, eta lana egin beharra dagoela ere badakigu. Beraz, deialdi bat egiten diet,monitore, eskola, guraso eta senide guztiei, umeei euren jolasa profesio bihurtzen lagun diezaiegun, honek etorkizunean gure herria eta kirolaria famatu egin dezan, eta kiroletik bizitzeko modua eta zortea izan dezaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!