Sare sozialak

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Iturriaga 2013ko mai. 10a, 08:30

Gaur egun, asko entzuten diren berbak dira ‘facebook’, ‘twitter’ eta antzekoak. Denok bizi gara mugikor edo ordenagailu eramangarri bati lotuta, bai berriak entzuteko, bai irakurtzeko edo lagunekin hartu-emanetan egoteko; modu azkarra eta erraza da. Beti pentsatu izan dut alde onak eta txarrak dituztela

\"\"Gaur egun, asko entzuten diren berbak dira ‘facebook’, ‘twitter’ eta antzekoak. Denok bizi gara mugikor edo ordenagailu eramangarri bati lotuta, bai berriak entzuteko, bai irakurtzeko edo lagunekin hartu-emanetan egoteko; modu azkarra eta erraza da. Beti pentsatu izan dut alde onak eta txarrak dituztela.

 

Gehien gustatzen zaidan aldea da edozein kirol motaren (bai neskena bai mutilena) gaineko informazioa bertan aurkitu ahal duzula. Egunkarietan, normalean, kirol jakin batzuk agertzen dira batez ere, eta gabezia handitu egiten da emakumeen kirolean.

 

Sare sozialetan gustatzen ez zaidana da edonork, nor den zehaztu barik, esamesak zabaldu eta edozelako kritikak egin ditzakeela. Hau da, pertsona bakoitza mundu bat da, eta hamaika iritzi diferente sortu daitezke. Iritziak zilegi dira, jakina, bai onak eta bai txarrak, baina badirudi azken horiek modan daudela. Batzuetan, kirolariek trapu zaharrak ateratzeko darabiltzate sare sozialak, eta hortik datoz komeriak.

 

Azkenaldian, talde bat nagusi dabil, lasterketa guztietan garaile da, oso txirrindulari onak dituelako: bai, Sky taldeari buruz nabil. Sare sozial barik, talde horretan dena perfektua dela pentsatuko genuke, baina euren bi oilar nagusiak azkenaldian ‘kokoriko’ asko egiten dabiltza, eta horrek, taldearen desoreka ere ekar dezake, baita, euren babesleen haserrea ere.

 

Pentsatzea libre da, baita iritzia ematea ere, baina kontu eduki: “kanpaia nahi ez duenak aditu, ez dezala soka mugitu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!