Igerilekuko kalenturak

Igerileku inguruko belardiko ihintzari begira nagoela egin dit txilio beti eskumako aurreko patrikan eramaten dudan mugikorrak. Eskua praka estuetan barrena sartzearekin batera, barrabiletara joan zait gogoa. Arto transgenikoz elikatutako arratoiak bezain bizkor hilko ote dira koskabiloetan uhin artean bizi diren zizareak?

\"\"Igerileku inguruko belardiko ihintzari begira nagoela egin dit txilio beti eskumako aurreko patrikan eramaten dudan mugikorrak. Eskua praka estuetan barrena sartzearekin batera, barrabiletara joan zait gogoa. Arto transgenikoz elikatutako arratoiak bezain bizkor hilko ote dira koskabiloetan uhin artean bizi diren zizareak?

 

Berandu baino lehen telefonoa atera, eta lehengusinak gure aitaren mugikorreko zenbakia eskatu dit. Nik baietz, berehala esango diodala; berak, ostera, mesedez Whatsapp bidez bidaltzeko. Nik ezetz, ez daukadala horrelakorik eta sms batean bidaliko diodala. Orduan, modernizatu beharra daukadala bota dit aholkulari ahotsez.

Telefonoa eskegi eta segituan, egunkaria zabaldu dut. Bertan, Xabier Gantzarainen gogoeta hartu eta “Gaur egun whatsapp-ik ez duena baztertuta geratzen da, inork ez baitu dirurik gastatu nahi hari abisatzen” irakurri dut, nire harridurarako. Aurrera jarraitu eta hurrengo orrialdean, Julio Soto gure ikaskidearen artikulua: “Whatsappina”Whatsapp-aren gainean hau ere, Whatsapp-a antisozial irizten zaizkion drogekin parekatuz. Horrenbesterako ote?

Hau guztia irakurtzean igerilekuko sorosleari deitu diot, gero eta itogarriagoa egiten zitzaidan egoeratik ateratzeko. Baina ez, whatsappina kontsumitzaile bat baino gehiago eta whatsappina-k kontsumiturikoren bat ere ezagutzen duela azalduz, gehiago hondoratu nau.Zer egin whatsapp-aren hatzaparrek ez harrapatzeko?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!