Txintxirri Elorrioko Ikastolak zientzia eta teknologia arloko ziurtagiri berria eskuratu du. Aurretik erdi mailako ziurtagiria bazeukan ere, oraingo honetan Europa mailako STEM School Label deritzanaren maila gorena lortu du Ikastolak, “expert” edo aditu maila, alegia. Orain arte, estatu mailan oso ikastetxe gutxik lortu dute zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika arloetan egiten den lanagatik goreneko mailako aitortza hau.