Elorrioko Ikastolan, Elorrio
            
            Gertukoa, bertan!
Azken urtean asko izan dira ikastolan egindako berrikuntza eta aurrerapausuak: Haurtzaindegirako bioeraikina, futbito zelaiaren konponketa, Pedagogia Aktiboaren garapena, EKI metodologiaren ezarpena….. eta uda honetan familiek hainbat urtetan eskatutako sukaldea  egin dugu. 
Berrikuntza hauen guztien arrazoia eta azken helburua gure ikasleen ongizatea da, kalitatezko hezkuntza eskaini nahi baitiegu inguru osasuntsu eta gozo batean.