Txintxirri Ikastolako "Pedagogia aktiboa" eredu

Maiatzaren 13an, ostiralez, 'Berrikuntza' jardunaldiaren 3. edizioa egin zuen HUHEZIk, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Eskoriatzan. Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak lelopean, eta, goiz osoan zehar, hezkuntza arloko profesionalek aukera izan zuten esperientziak eta adituen hitzak partekatzeko.

Jardunaldia goizeko 09:00etan hasi zen, Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren aurkezpenarekin. Ondoren, Eskoriatzako campusera hurbildutakoak bi taldetan banatu ziren: alde batetik,  Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan interesa zuteneak, eta, beste aldetik, Lanbide Heziketan eta unibertsitatean ematen ari diren esperientziak bertatik bertara ezagutu nahi zituztenak. Gero, taldeak berriro batu, landutako ondorioak partekatu eta Angel I. Pérez Malagako Unibertsitateko ikertzailearen hitzaldia entzun zuten bertan bildutakoak.

Ikastolako Oihana Etxanojauregik egin zuen aurkezpena, ikastolako pedagogia aktiboaren nondik norakoak azalduz eta ikastolarako ezinbestekoa den ikaslearen testuingurua azpimarratuz. Azken urteetan ikaslearen ebaluazioan ikastolan emandako urrats berritzaileak azaldu eta partehartzaileekin partekatzeko aukera bikaina izan zen.

Ikastolako Pedagogia Aktiboa ezagutzeko eta ikusteko, ikasturte honetan hainbat ikastoletako bisitak izan ditugu. Aita Larramendi, Zubimusu, Zubizaharra, Betiko, Zubi Zahar, Laudio..

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!