Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek azken urteetan dihardute buru-belarri Eskolako Agenda 21 egitasmoa lantzen, ikasleen artean jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen. Horretarako hainbat ekintza eguneroko jardueretan txertatu dira, urtez urte gehiago, eta beste jarduera berezi batzuk antolatzen. Hala nola, egun berdea edota txoko berdea.
Urte hauetan guztietan honako gai hauek landu dira: hondakinak, ura, energia, klima aldaketa, kontsumo iraunkorra eta mugikortasuna. Honez gain, ikastolaren izaeran oinarrituta eta xedeari jarraituz, bioeraikuntzak proiektuan izan duen garrantzia ere azpimarratu egin behar da eta ikastolak material naturalaren alde egindako apostua ere.
Lan horrek guztiak izan du emaitza. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ingurumen Sailak, Eskolako Agenda 21 programa era bikain batean garatzeagatik, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria eta horren erakusgarri den bandera zuria eman dizkio ikastolari.
Blogean berri guztiak dituzue: http://elorriokoikastolaagenda21.blogspot.com.es/?view=magazine
Zorionak Agenda21 taldea!