Bi ikastoletako irakasleek gure HH proiektua bertan ezagutu nahi izan dute. Helburu hori izanik, bisita antolatu dugu eraikinak ezagutzeko eta ikasleekin egiten den lana ikusteko. Hau guztia solasaldi polit baten barruan.
Urte batzuk badira ikastolak bere HHko marko pedagogikoa osatzen hasi zela eta gure etengabeko hobekuntzan filosofian oinarrituta, egun erralitate dira eraikin berria, txokoen antolaketa, ebaluazio sistema berritzailea...besteak beste.
Horrelako ekimenek ikastolen arteko sarea eta izaera indartzen dute, talde lana ezinbestekoa baita gure moduko hezkuntza proiektu bat aurrera eramateko.
Pozik hartu ditugu beste ikastoletako kideak eta pozik gaude gure ikastolako HH proiektua eredua delako.
Eskerrik asko!