Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, 2014ko uztailean, itunpeko ikastetxeentzako eta ikastetxe publikoentzako deialdia ireki zuen - aurreko deialdietan ez baitzitzaien aukerarik eskaintzen itunpeko eskolei -, IKT Heldutasun eredua egiaztatzeko ziurtagiria lortzeko aukera eskainiz. Ikastolari aukera interesgarria iruditu zitzaion, horrela ikastolak azken urteotan egin duen lana eta lortu duen garapen maila azaldu eta baloratzeko.
Ereduaren baitan 3 maila bereizten dira:
-Oinarrizko maila, ikastetxeari IKT tresnak eta baliabideak nahiz materialak erabiltzea eta erabilpen horretan trebatzea eskatzen zaio.
-Tarteko maila, non ikasgelak digitalizatzea eta erabilpen maila eta hedapena eskatzen diren ikastetxe barruan.
-Maila aurreratua, ikastetxearen birtualizatzea , non ikastetxeak hezkuntza plataformaren bitartez, hezkuntza-komunitatea etengabe eta noranzko bietan komunikatzen eta aritzen den.
Ziurtagiria lortzeko, kanpo ikuskaritza pasatu dugu, ebidentzietan oinarritutako ebaluazioa eta ikastolako funtsezko prozesuetan (irakaskuntzan, administrazioan bai informazioan eta komunikazioan) IKTek duten ezarpen eta erabiltze maila baloratzeko. Hori horrela, ikasgelak digitalizatuta eta erabilpena maila eta hedapena ziurtatutzat gelditu da.
Ikastolak, eguneroko zereginetan txertatuta ditu ikas-irakaskuntza prozesuetan zein antolaketan eta kudeaketan. Metodologia berritzaileak eta hezkuntza kooperatiboa garatzen duten proiektuak bultzatzen dira hala nola, koaderno digitalak, Virtusbook liburu digitalak, Txanela.net, mailako blogak, EKI-Digitala, Sites web guneak...beti ere azken helburua lortzeko: ikasle konpetente digitalak lortzea eta beraiek izatea irakaskuntza prozesuaren protagonistak. Horrela, Euskal Curriculumak IKT konpetentzian jasotzen dituen ildoak garatzen ditugu:
“Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko: informazioa kudeatzeko, elkarlanean aritzeko, ekintzaile izateko eta horrekin guztiarekin ezagutza sortu eta partekatzeko”.
Bidea ona da eta bide honetatik lanean jarraituko dugu, ikas-irakaskuntza prozesuan teknologien txertaketa eginez. Baina ez gara kudeaketaz ahazten, eta gure TXIKS sistema ikastolako informazioa digitalizatzeko aurrerapauso handia izan zela gogoratuz, kudeaketa erreminta berriak txertatuko ditugu datorren ikasturtean gure hobekuntza printzipioei eutsiz.
Zorionak ikastola!