MATRIKULA EPEA ZABALIK!

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Musika Eskola 2018ko mai. 17a, 15:04
Elorrioko musika eskolan maiatzaren 14tik ekainaren 8ra matrikula epea irekita izango dugu.

Elorrioko musika eskolatik jakinarazi nahi dizuegu maiatzaren 14tik ekainaren 8ra matrikula epea irekita izango dugula. Musika tresna bat jotzen ikasi nahi baduzu edota abesbatza bateko parte izan nahi baduzu, zatoz gurekin ikastera! 4urtetik aurrerako ikasleak ongi etorriak izango zarete.

Kontsultak egiteko eta informazio gehiago jasotzeko telefono hauetara deitu dezakezue:

Telefonoak: 946231922 – 605761312

                  E-mail: elorrioko.musikaeskola@gmail.com

                  Helbidea: San Roke Kalea 3, 48230 Elorrio (Bizkaia)

Astelehenetik ostiralera arratsaldez.

Eta gure berri gehiago izan nahi baduzue sartu zaitezte gure web gunean: www.elorriokomusikaeskola.com

 

Bestalde, Maiatzaren 26an arratsaldeko 18:30tan Arriolan musika eskolako ikasle eta irakasleek entzunaldia eskainiko dugu. Gonbidapen honen bitartez Musika eskolako “irrati saio” berezira gonbidatzen zaituztegu. Bertan, musika eskolan dauden talde desberdinek parte hartuko dute, estilo desberdinetako musikak joz, beraz gozatzeko aukera oso ona izango duzue.

Honez gain, maiatzaren 30ean 10:30etatik 12:30etara (bi txanda eskainiko dira tarte honen barruan) Elorrioko ikastetxeetarako, 6 urteko umeentzako, saio didaktikoa eskainiko dugu irakasleok. Bertan umeek instrumentuak probatzeko aukera izango dute eta aldi berean kontzertu labur bat eskainiko zaie.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!