Gabonak hurbiltzen doaz eta urteari amaiera eman orduko, Elorrioko musika eskolak emanaldi bi antolatu ditu, bata abenduaren 19an (asteartea) musika eskolan dauden konbo taldeek, bibolin eta kantuko ikasleek Ateneoan arratsaldeko 19:30tan eskainiko dutena. Ateneoko jarleku kopurua mugatua denez, jakinarazten dizuegu aretoa betetzen denean ateak itxiko direla, beraz denporaz ibili lekua hartzen.
Eta bestea abenduaren 20an (asteazkena) Elorrioko plazan haize taldeek, trikitiak, eskusoinuek, abesbatza eta 6-7 urteko umeek arratsaldeko 18:30tan plazan egongo dira zuon guztion zain. Aurten zuek ere gurekin parte hartu dezakezue, gurekin abestiak abestuz.
Beraz joan zaitezte ahotsak berotzen denok gonbidatuta bai zaudete eta zuen zain egongo gara.