Datorren martxoaren 28an (martitzena), arratsaldez

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Musika Eskola 2017ko mar. 24a, 09:57
Datorren martxoaren 28an (martitzena), arratsaldez, Garamendi´tar Agustin Musika eskolak hainbat jarduera egingo dituela jakinarazi nahi dizuegu. Hasteko, 18:00etan, musika eskolako ekitaldi aretoan, txistua gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako, talde gonbidatu bat izango dugu gure artean. Jarduera honetara interesa duen edonor etor daiteke. Egun berean, 19:00etan, ikastetxeko konbo taldeek Arriola Kultur Aretoko ateneoan eskainiko duten kontzertura gonbidatzen zaituztegu, baina kontuan izan, Arriolako jarleku kopurua mugatua denez, aretoa betetzen denean ateak itxiko ditugula. Ekintza biak doako sarrera daukate, beraz, gurekin izango zaituztegula espero dugu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!