1922an sortu zen Gerra Zibilaren aurretik Hego Euskal Herrian izango zen emakumeen
erakunderik indartsuena: Emakume Abertzale Batza (EAB).
Bere unerik garrantzitsuena eta garapenik handiena II. Errepublika garaian ezagutu zuen eta
erakunde honi esker, mendeetan gizartean emakumeak egindako lorpenik nagusienak,
hauteskundeetan parte hartzea, lan mundura heltzea- euskal abertzaletasunaren ikuspuntutik
egin ziren. Ekintza anitzen adierazgarri eta erakunde arrakastatsu baten adierazle, tamalez
1936ko altxamenduak bere lana moztu zuen.
Erakusketa hau Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPV eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu
dute Araka Ikertaldea eta Sabino Arana Fundazioarekin lankidetzan. IBILTARIAK Bizkaiko Foru
Aldundiaren erakusketa ibiltarien programaren barruan dago eta Elorrioko Udalarekiko lankidetzaren bitartez erakusten da Elorrion.