Chris the Swiss.

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2020ko ots. 12a, 08:32

Hileko dokumentala gaur 19:30ean Iturrin.

Jugoslaviako gerra piztu zenean, Europa guztiko gazteak joan ziren borrokatzera, eta haien artean zegoen Christian Wütenberg kazetari suitzarra.

1992ko urtarrilaren hasieran, haren gorpua aurkitu zuten Kroazian, Vukovarretik gertu, mertzenario-uniformearekin. Autopsiaren arabera, ito egin zuten. Zenbait aste lehenago, PIVko kide egina zen Chris; PIV edo nazioarteko boluntarioen lehenengo pelotoi talde paramilitarra Eduardo Rózsa-Flores Chicok sortu zuen, eta muga inguruetako serbiarrak garbitzenzituen.

Hogei urte geroago, Anja Kofmel zinemagileak ikertu zuen bere lehengusua zergatik hil zen eta zergatik joan zen gerrara. Chrisen egunerokoari esker, haren bizitzako azken hilabeteak nolakoak izan ziren irudikatu zituen Anjak. 27 urterekin gerra baten berri ematera joan zen suitzar mutil baten motibazioak ulertzeko jakin-minarekin hasi zena ikerketa zorrotz eta pertsonal bihurtu zen. Ikerketa horretan, hainbat lekuko elkartu zituen; besteak beste, senideak, lankide izan zituen kazetariak, PIVeko mertzenarioak eta Carlos Txakalaterrorista ohia.

Anja Kofmelen imajinarioan, Chrisen bizitzako azken hilabeteen inguruko irudiak sortzen joan ziren gutxika, eta ikuspegi hori mundu bizidun eta oso pertsonal bilakatu zen: gerra latz baten iluntasunean galdu zen kazetari gazte baten azken egunak erakusten dizkigu, iragarritako heriotza bat balitz bezala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!