Tomateek Wagner entzuten dute (When Tomatoes Met Wagner)

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2019ko abe. 11a, 08:27

Greziako aurtengo dokumental saritu hau gaur Iturrin 19:30ean. 72 minutu. Dohainik.

Jatorrizko bertsioa grezieraz; azpitituluak gaztelaniaz.

Tomateak goxoagoak izaten al dira Richard Wagnerren musika entzunez hazten badira?

Grezia erdialdeko nekazari-giroko herri txiki eta bakartu bat da Elias, eta hiltzeko zorian dago. Baina bi lehengusu burutsu, Christos eta Alecco, herriko amonekin elkartu dira tomateak prestatzeko. Haiek dakitenarekin, eta Wagnerren musikaren laguntzarekin, egia bihurtu nahi dute beren ametsa: tomate ekologikoaren poteak saltzea mundu guztira.

Nekazaritza industrialari aurre eginez, eta ehunka urtetako haziekin tomate ekologikoak haziz, metodo ez oso ortodoxoak erabiliz eginiko tomate-poteak eta kontserbak saltzen dituzte. Produktu ekologikoen esportazioa lehia handiko merkatua da, baina, ustekabean, arrakasta lortu dute: herriak ilusioa berreskuratu du eta tokiko ekonomia hazi egin da.

Tomate wagnerzaleei esker, azken urteetan Greziak bizi duen krisia gainditu ahal izan dute Eliasko biztanleek. Baina ez da erraza aurrera ateratzea, eta bizitza poteko tomatea bezain gazi-gozoa izan daiteke. Istorio polit bat, giza harremanek zer indar duten eta krisi-garaietan berritzeak zer garrantzi duen erakusten duena.

 

:: Zuzendaria

Marianna Economouk antropologia, fotokazetaritza eta zinema-produkzioa ikasi zituen Londresen. 2000tik, dokumental eta film independenteak zuzendu eta produzitu ditu, produkzio greziarrekoak, bai eta Europako telebista batzuekin koprodukzioak egin ere (hala nola VVC, ARTE eta YLE). Sariak jaso ditu hauengatik: The School, My Place in the Dance, Please Listen to Me, Bells, Threads And Miracles, Twelve Neighbours, Food for Love eta The Longest Run, zeina Europako Zinema Sarietarako izendatu baitzuten 2016an. The Longes Runek VER-DI saria ere irabazi zuen Dok Leipzig-en.

 

:: Sariak eta jaialdiak

Greziako Film Onenaren Fipresci Saria, Thessaloniki International Film Festival – Grezia, 2019

Berlinale - Alemania, 2019

Visions du Réel Film Festival – Suitza, 2019

Dok.Fest Munich– Alemania, 2019

CinéDOC Tbilisi – Georgia, 2019

Docaviv – Israel, 2019

Sydney IFF – Australia, 2019

Sarajevo IFF – Bosnia, 2019

DocsBarcelona – Espainia, 2019

 

:: Fitxa teknikoa

Zuzendaritza: Marianna Economou

Ekoizpena: Spiros Mavrogenis, Rea Apostolides, Yuri Averof

Argazkia:Argyris Tsepelikas, Marianna Economou, Dimitris Kordelas

Edizioa: Evgenia Papageorgiou

Soinu-diseinua: Pavlos Christoforakos

Produkzio-etxea: Stefi & Linx Productions, Anemon Productions

Koprodukzioa: Greek Film Centre

Banaketa: DocsBarcelona Distribution

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!