EUSKARA PRAKTIKATZEAK ABANTAILAK DITU ELORRION

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2019ko aza. 6a, 15:14
Eskaintza zabala daukazu eta hainbat abantaila: berbalagun taldeak, mednilagun eta irakurle-kluba. Gainera, berbalagun txartelak abantailak dakartza.

 

 

  • BERBALAGUN TALDEAK: Euskaraz aritzeko konfiantzazko gune lasai eta askeak dira. Euskaraz PRAKTIKATU nahi duenak espazio gozo eta atsegina dauka. Eta euskaraz BIZI nahi duenak lagun berriak ezagutu eta herriko euskaldunen sarea indartzeko aukera dauka. 
        Hiru berbalagun talde daude Elorrion:
    • Astearteetan - Abizari AEK euskaltegian - 19:00etan.
  • Ostegunetan - Parra tabernan - 12:00etan.
    • Ostiraletan - Xelai tabernan - 19:00etan.
  • MENDILAGUN: Mendia gustuko baduzu eta euskaraz gehiagotan egin nahi baduzu, eman izena Elorrioko Mendilagun taldean. Euskara praktikatzeaz gain, paraje ederrak ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera izango duzu.

  • IRAKURZALE KLUBA: Irakurtzea gustuko baduzu eta euskal idazleen lanak ezagutu nahi badituzu, parte hartu Irakuzaleen klubean!

  • BERBALAGUN TXARTELA: Berbalagun txartelaren bidez, Arriola antzokian %50eko deskontua izango duzuen euskarazko emanaldietan. Ez hori bakarrik: zozketa eta opariak, deskontuak harpidetzetan (Berria, Argia, Aizu!...) eta hamaika aukera gehiago!

 

Euskalduna eta euskaltzalea bazara, eta euskaraz bizi nahi duenari laguntzeko borondatea badaukazu, zatoz Berbalagunera.

Parte hartzea DOHAINIK DA.

Eman izena link hau klikatuz:

http://www.dinamizatzaileak.praktikatu.org/index.php?option=com_chronoforms&chronoform=Izena_Eman

Edo deitu telefono honetara: 639 400 786

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!