Mikologia erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia
Asteburu honetan perretxiku bilketa eta erakusketa izango da. 
Atxondoko Grupo Micológico-ko perretxikuzaleek eta Elorrioko Iturrizoro Elkartearteak herri bietako Udalek lagunduta, asteburu honetarako perretxiku bilketa eta erakusketa antolatu dute. Larunbatean perretxikuak biltzera aterako dira Oletara. Autobusa Elorrioko ferialekuan 8etan irtengo da eta 8ak eta laurdenetan Atxondoko jendea batuko du frontoian. Arratsaldez, Elorrioko kiroldegian sailkapena eta erakusketa prestatuko dute.

Igandean, berriz, erakusketa jende guztiarentzako ikuusgai egongo da eguerdiko 12etatik aurrera.
Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.