gaur dohainik Iturrin 19:30ean

WOMANHOOD mutilazio genitalari buruzko dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2019ko ira. 11a, 13:09

Beryl Magoko Keniako herrixka batean bizi zen 10 urteko neskato bat zen, eta uste zuen munduko neskato guztiak “erdaindu” egiten zituztela emakumezkoen mutilazio genitalaren bidez, haur izatetik heldu izatera igarotzeko urrats erritual soil gisa eta, batez ere, haien komunitateetan onartuak izateko. Inork ez zuen ohartarazi horrek aurrerago ekarriko zion oinaze fisiko eta emozionalaren inguruan.

Gaur egun, Berylek, dokumentalaren zuzendariak, badaki kirurgia berreraikitzailea benetako aukera bat dela, eta hari esker behin ostu ziotena berreskuratu ahal izango lukeela, baina ez dago ziur horrek hobeto sentitzen lagunduko dion. Eta berriro ere beste akats larri bat egingo balu, zer? Prest dago bere traumari aurre egiteko?

In search of my womanhood bidaia emozional bat da, Alemania eta Kenia artean egina; haren bidez, Magokok bere sentsaziorik barrukoenak, sakonenak eta isilduenak partekatzen ditu emakumezkoen mutilazio genitalaren biktima diren beste emakume batzuekin, eta, lehenengo aldiz, baita bere amarekin ere. Posible ote da prozesu katartiko honetan batzuek besteenganako elkartasuna izatea?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!