Datorren igandean, uztailak 6, goiz osoan zehar Elorrioko plazan 20 postutan gaur egungo nekazaritza ekologikoko produkturik ohikoenak eta berritzaileenak eskainiko dira. Durangaldeko azoka ekologikoaren XXIII. edizioa izango da, ohi bezala Elorrioko Elorrixa ekologia elkarteak sutatuta, Ekologistak Martxan eta Marisatsak eta Elorrioko Udalak lagunduta.