ISTORIOA
Israelgo Batsheva dantza-konpainian egin du ibilbide profesionala Bobbi Jene amerikar dantzari ospetsuak. Baina hamar urtez arrakasta eta txaloak jaso ondoren, erabaki zail bat hartu du gure dantzari ezagunak: Estatu Batuetara itzultzea eta bere kabuz jardutea.
Hogeita hamar urte ditu, eta dantzari israeldar gazte batez erabat maitemindurik dago; orain, ordea, erosotasun-eremutik irtetea dagokio, eta anbizioak berekin nahitaez dakartzan ondorioei aurre egitea. Bakarrik eman beharko du ezagutzera bere artea, zeina inoiz baino pertsonalagoa eta arau-urratzaileagoa bihurtu baita.
Horra bere independentziaren alde borrokatzen den eta sorterrira, familia katoliko zorrotz baten altzora, itzultzea erabaki duen emakume baten istorioa. Ingurune berri horrek, kikildu ordez, dantzariaren sormen guztia suspertu du: arrakasta handia ari da izaten New Yorkeko antzokietan, dantza-lan bizi eta bortitz bat antzeztuz, minaren eta erresistentzia emozionalaren bere atalasea gaindituz.