Hilekoa gorria ote

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2019ko mar. 7a, 08:56

"Hilekoa gorria ote" erakusketaren inaugurazioa gaur arratsaldeko 7etan Iturri Kultur Etxean.

Ekitaldia irekia da eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Miren Amurizak propio sortu duen testua irakurri du Karmele Ganboak eta bisita gidatu txiki bat eskainiko da. 
Edukietan sakontzeko bisitak martxoaren 15ean euskaraz eta 22an gaztelaniaz eskainiko dira.
ikastetxeek ere bisita gidatuak eskatu ditzakete edozein egunetarako goizez asteazkenetan izan ezik.

Erakusketa zabalik egongo da goizeko 9:30tik gaueko 9ak arte astelehenetik ostiralera martxoaren 29ra arte eta larunbat goizetan 10:00etatik 13:00ak arte.

Helburuak

-          Hilekoa tabua dela ikustaraztea

o   tabu hori patriarkatuaren eraikuntza dela erakustea eta baita ikuspegi feministatik erakustea ere

o   tabutasun hori emakumeon subjetibitatetik enfokatzea

-          Presentzia zein ausentziaz bizi dutelarik, Elorrioko emakumeen hilekoari buruzko esperientzien erakusleiho izatea gorputz biologikoak, sozialak, ekonomikoak,….

-          Hilekoa gorputz desberdinetan ikustaraztea:

o   gorputz biologikoan (zikloak, menopausia, gaixotasuna dagoenean, amenorreak…

o   gorputz sozial eta kulturalean (tabuak, mitoak, trans, gizonak,  desberdintasun historikoa eta kulturalak, adierazpen artistikoetan, transmisioa…

o   gorputz ekonomikoan (hilerokoaren merkantilizazioa, zergak, kirolean,…

o   gorputz politikoetan (feminismoaren aldarrikapenak, praktikak eta diskurtsoak)

o   nire gorputzean (lehen aldia, bizipenak, sexu-harremanak,…)


“Emakume” kategoria erabiltzen dugu, tradiziozko “emakume-gizon” dikotomiatik kanpo dauden beste identitate eta adierazpen anitzak daudela (trans, “queer”, bollerak…) onartzen, eta horiei ere ekimen honetan lekua egiten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!