Hilekoa gorria ote

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2019ko mar. 7a, 08:48

"Hilekoa gorria ote". Erakusketaren inaugurazioa gaur arratsaldeko 7etan Iturri Kultur Etxean. Ekitaldia irekia da eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Miren Amurizak propio sortu duen testua irakurri du Karmele Ganboak eta bisita gidatu txiki bat eskainiko da. 

Edukietan sakontzeko bisitak martxoaren 15ean euskaraz eta 22an gaztelaniaz eskainiko dira.
ikastetxeek ere bisita gidatuak eskatu ditzakete edozein egunetarako goizez asteazkenetan izan ezik.
Erakusketa zabalik egongo da goizeko 9:30tik gaueko 9ak arte astelehenetik ostiralera martxoaren 29ra arte eta larunbat goizetan 10:00etatik 13:00ak arte.

Elorrioko Udalaren ekimena da.

-          Hilekoa tabua dela ikustaraztea da Udalaren helburua

o   tabu hori patriarkatuaren eraikuntza dela erakustea eta baita ikuspegi feministatik erakustea ere

o   tabutasun hori emakumeon subjetibitatetik enfokatzea


Udalak ohar hau zabaldu nahi du:

“Emakume” kategoria erabiltzen dugu, tradiziozko “emakume-gizon” dikotomiatik kanpo dauden beste identitate eta adierazpen anitzak daudela (trans, “queer”, bollerak…) onartzen, eta horiei ere ekimen honetan lekua egiten.

 

Utilizamos la categoría “mujer” reconociendo que existen otras identidades y expresiones (trans, “queer”, bolleras…) fuera de la dicotomía tradicional “mujer-hombre” y aceptando todas ellas en esta iniciativa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!