Woman erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2019ko ots. 5a, 13:19
Maria Otxandianoren argazkiak Iturri Kultur Etxean otsail osoan zehar egun osoz zabalik.
Inaugurazioa gaur, otsailak 5, arratsaldeko 7etan izango da.

 

Woman

 

 

Jakin-minak bultzaturiko argazkilari nekaezin eta asmo handiko baten lana da Woman. Emakumeak pairatzen dituen arazoak dokumentatzeko eta salatzeko asmoz, biluztu egiten da bere metafora baliatuz, eta, bere barne-mundua erakusteaz gain, hari buruz hitz egiten digu.

Haren argazkiek hizkera sotil eta intimista erabiltzen dute. Geurea ez dena geureganatzeko aukera ematen digu, modu iradokitzailean, eta geure egin dugun mundu horretan ezkutatzen den guztiaren partaide egiten gaitu.

Inperfekzioaren atzean ezkutatzen den edertasunera hurbiltzen gaitu. Haren irudiek ihes egiten diote argazkien gardentasun eta ziurtasunari, eta bi alderditan eragiten duen giro iradokitzaile bat eraikitzen dute. Bi borroka dira, beren inguruan biraka ari direnak, ahots independente baina, aldi berean, hots bakarrekoa dutenak eta elkarren osagarri direnak.

Zalantzarik gabe, ausartzen naiz esaten Woman hasiera besterik ez dela, deskubritzeko dagoen  eta lehenago edo geroago azaleratu egingo den iceberg baten punta.

Patxi Granado

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!