Silvana
Esna nazazu esnatutakoan
Suedia (2017). 91 minutu.
J.B. suediera eta lituanieraz gaztelaniazko azpitituluekin.
:: Istorioa
Silvana kantari ospetsua da eta Eskandinavia konkistatu du opresio modu guztien aurka zorrotz kantatuz. Ekintzailea da eta queer komunitateko ikono bihurturik, bere burua lesbiano, feminista eta arrazakeriaren kontrakotzat definitzen du eta gazte inkonformisten belaunaldi berriaren ahots bihurtu da. Bidaia bat dugu honakoa: bere ibilbideko lehen urteetatik –artista underground gisa- gaur egungo benetako ikono bihurtu artekoa –ehundaka nerabe eta jarraitzaileren arretagune gisa-.
Aldi berean, Beatriz Eli kantariarekin maitemintzen da, Suedian pop musikaren erreferentea dena. Silvana beraren hitzetan, maitasun istorio kutun honetan, superheroiak barik, gizakiak baino ez daude.
Silvanaren istorioa unibertsala da eta norbera izaten lortzeko indarrari buruzkoa. Dokumental hau inspiratzailea da eta narrazio bide berriak ikertzen ditu eta eraldaketa hau bultzatzen du: emakumeak sortzaile, artista eta etorkizuneko buruzagi izatea.
:: Zuzendariak
Mika Gustafson (1988), Olivia Kastebring (1987) eta Christina Tsiobanelis (1987) zuzendariek Suediako unibertsitatean zinemagintza ikasten ari zirela ezagutu zuten elkar eta hirukotea osatzen dute, estilo propio eta berritzaileaz lan egiteko era ahalbidetuz. Aurretiaz film laburrak eta musika bideoak zuzendu dituzte. Silvana da euren lehenengo film luzea.
:: Sari eta jaialdiak
Atal ofiziala. IDFA – Herbehereak, 2017
Atal ofiziala. Sheffield Doc Fest – Erresuma Batua, 2018
Atal ofiziala. DocsBarcelona – Espainia, 2018
Atal ofiziala. CPH:DOX – Danimarka, 2018
Atal ofiziala. DOK.fest München – Alemania, 2018
Atal ofiziala. Toronto LGTB Film Festival – Kanada, 2018
Cleveland International Film Festival – AEB, 2018
Thessaloniki Documentary Festival – Grezia, 2018
DocPoint Helsinki – Finlandia, 2018
Kaunas International Films Festival – Lituania, 2017
Docs Againts Gravity Film Festival – Polonia, 2018
Beat Film Festival – Errusia, 2018
:: Fitxa teknikoa
Zuzendariak: Mika Gustafson, Olivia Kastebring, Christina Tsiobanelis
Ekoizleak:Stina Gardell, Anna Weitz
Edizioa: Charlotte Landelius
Soinua: Mira Falk, Brian Dyrby
Dramaturgia: Hanna Lejonqvist
Musikagilea: Therese Helgesson
Diseinu grafikoa: Parasto Backman
Kolorea: Nanna Dalunde
Postprodukzioa:Mattias Valenca