Eugenio

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2018ko urr. 9a, 10:55

Urriaren 10ean, hileroko bigarren asteazkenero egiten den legez, Iturri Kultur Etxeak dokumentala emango du dohainik arratsaldeko 7:30ean. Dokumentalak ordu eta erdiko iraupena du eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioan emango da.

Eugenioren presentzia eta umore bereziak agertokia betetzen zuen. Zirkinik egin gabe, beltzez jantzita goitik behera, betaurreko handien atzean gordeta –hauek ere beltzak- eta ezinbesteko zigarroaren keaz, oso arrasto garrantzitsua utzi du hainbat belaunalditan, zeintzuek oraindik ere bere txisteak gozatu eta kontatzen dituzten. Laurogeigarren hamarkadan hasi eta laurogeita hamargarrenaren erdialdera arte, etxe guztietan sartzen zen telebistaren bidez eta Espainia eta Latinoamerikako zati baten zehar birak egin zituen. Baina arrakasta profesionalak fokuetatik haratagokoa ezkutatzen zuen, lagunarte-familiartean zegoena, hain zuzen ere.
Alderdi ugaridun pertsonaia genuen Eugenio eta bitxigile, kantari, enpresari, margolari, aktore eta baita esoterismozale ere bazen. Maitasun handi batek markatu zion bizitza, Conchita Alcaide lehen emaztearekikoak, hain zuzen ere. Berak bihurtu zuen Eugenio artista. Conchitaren heriotza goiztiarra izan zen Eugenioren bizitza betiko aldatuko zuen inflexio-puntua. Alde batetik, bere arrakastaren hasiera-unea zelako. Bestalde, iluntasunaren putzuan sartu zuen tristura sakon batek hartu zuelako bere barnea. Eugeniorik ezezagunena ezagutuko dugu.
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!