Errebonbilloak

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2018ko urr. 5a, 09:54
Urtero bezala, urriko lehen astelehenean Errebonbilloen jaia ospatuko da aurten ere. Datorren igandean izango da, urriaren 7an.
Goizeko 5etan hasiko dira kalejiran eta alardean, kalerik kale salbak botatzen, gurutzez gurutze herria esnatzen eta Alkatearekin gosaltzen
11etan plazako frontoian, nesken gomazko paletako zirkuitua ikusiko da plazan (edo kiroldegian eguraldia lagun ez badute).
11:30eko mezatan basilikao koruak emanldia eskainiko du.
Ostean, Jaizale Durangaldeko txistulariak herriko plazatxoetan zehar ibiliko dira bazterrak alaitzen eta 13:30 inguruan plazan elkartuko dira kontzertua emateko.
Arratsaldeko bostetan, alarde tradizionala ospatuko da plazan, errebonbilloen eta herritarren dantza dotoreekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!