Azken lau urteetan Kisilu Musyak -basarritar kenyarra – bere familiaren eta herriaren bizitza, hala nola, klimaren aldaketak bere lurraldean sortu dituen ondorio suntsigarriak filmatzeko erabili du kamera.Uholdeak, lehorteak eta ekaitzak filmatu baditu ere, gizakiak fenomeno hauen ondorioz jasan dituen kostuen testigu ere izan da: Gizonen migrazioa hirira lan barri baten bila joanak edo eskolara zihoazen seme-alabak etxera itzultzea hileko kuotak ezin zituelako ordaindu.
Bere etxea suntsitu zuen ekaitz baten ondoren Kisiluk muturreko klimaren inpaktuen kontra borroka egingo duten nekazarien talde komunitario bat sortuko du eta Parisen Klima Aldaketaren gaineko XXI. Konferentzia zela aprobetxatuz bertara joatea erabaki du klimaren gaineko elkarrizketetan ahotsa eskatzeko asmoarekin eta ingurumeneko politikei 180 graduko itzulia emoteko.
Han, negoziazio politiko handien logika iragazgaitzean, planetako ingurumen show handienaren markoan, Julia Dahr norviegiarraren, filmaren zuzendaria, eta Kisiluaren arteko hartuemonak dimentsio barri bat hartzen du eta lagun biek ordezkatzen dituzten munduak, guztiz ezberdinak biak, –iparra eta hegoa- lotzen ditu justizia klimatikoaren borroka berean.