"Kandaharko egunkariak" dokumentala 19:30ean Iturrin

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2017ko urt. 11a, 10:07
Kandaharko egunkariak Kanada (2015) 76 minutu Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin :: Sinopsia Afganistan hegoaldeko Kandaharko borroka-frontean dabilen fotokazetari baten gertakizuna da Louie Palurena. Errealitatearekin zerikusirik ez duen zentzugabeko bortizkeria medio, 2006 eta 2010 tartean idatzitako egunerokoen bitartez, bere eboluzio psikologikoa ezagutzeko parada izango dugu. Gerraren gordinkeria, monotonia eta, sarri askotan, zentzugabekeria zuzenean bizi izan ditu. Paluren pertzepzioaren inguruan emandako ikuspuntu ezezaguna da, bizi duen egoera bortitza ulertzeko ezgaitasunak eta Ipar Amerikara bueltatzean eguneroko sinpletasunak sortzen dion etengabeko liskarra erakusten duena. Sarrera doakoa da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!