Erretzeari utzi Elorrion

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2016ko ira. 27a, 13:21

Durangaldeko Amankomunazgoak antolatzen ditu urtero ikastaro hauek. Aurtengo berrikuntza, ikastaroa Elorrion bertan egin ahal izatea da.

Iturrin, astearte goizetan, urriaren erdialdean hasita. Bi asterik behin, eta dohainik. 10 saio oso, mediku adituak gidatuta. Ez utzi aukera hau pasatzen. Azken lekuak geratzen dira eta epea aste honetan amaitzen da. Deitu Iturrira eta eman izena: 946.032.032.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!