ADINA: 20 URTE BITARTEKO GAZTEAK (20 URTE BARNE) SEI BIKOTE SAILKATUKO DIRA. Deialdi irekia denez, bikote asko apuntatzen badira, kanporaketa egongo da, txapelketa aurretik, arratsaldeko 16:00etan. Izena emateko azken eguna: Ekainak 25, igandea. iturri@elorrio.net
OINARRIAK • ADINA: 20 urte arteko gazteak (20 urtekoak barne).• Maila bakarra izango da. • Bikote bakoitzak 3 pieza jo beharko dituzte: 1. TRIKITIA 2. PORRUSALDA 3. POT-POURRIA: gehienez 3 minutuko iraupena izango du. • Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu: • Piezen zailtasuna • Bat etortzea • Kantua • Dantzagarritasuna • Panderojolearen lana • Sei bikote sailkatuko dira. • Baserritar erroparekin agertzea derrigorrezkoa da. • Trikitilariek koplaz lagundu beharko dute beren jarduna. Baldintza hau derrigorrezkoa da
• SARIAK: • 1. txapelak eta ordainsaria 250 € • 2. ordainsaria 200 € • 3. ordainsaria 150 € • Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 80 euroko dieta bat izango dute. • Epaimahaiaren osaketa txapelketaren egun berean jakineraziko da eta behin betikoa izango da honen erabakia.