Kukai Dantzaren eta Marcos Morau (La Veronal)-en arteko topaketa da proiektu hau.
Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da.
Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat.
Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
Koreografia: Marcos Morau (La Veronal)
Dramaturgia: Pablo Gisbert (El Conde de Torrefiel)
Dantzariak: Eneko Gil, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Alain Maya, Martxel Rodriguez
Abeslaria: Erramun Martikorena
Iraupena: 60´