Joana Biarnés: una entre tots, gaur Iturrin 19:30ean

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2016ko api. 13a, 09:24

Beatlesen suitean sartu zen, Roman Polanski engainatu zuen, Raphaelen argazkilaria izan zen, Massielek Eurovisionen jantzi zuen soinekoa hautatu zuen, Clint Eastwoodek ezpainetan laztandu zuen. Eta Xavier Cugat, Joan Manuel Serrat, Albako dukesa, Fernando Rey, Cordobés, Lola Flores, Salvador Dalí,… bere lagunen artean zeuden. Hau da Joana Biarnés, lehenengo fotokazetari espainiarraren bizitza eta obra ezezaguna, XXI. mendean berreskuratua 1962 urtean Vallès inguruan gertatutako uholde larriak orduan gaztea zen argazkilariak egindako argazki izugarriei esker. Garai hartako prejuizioak gainditzen aitzindari. Lanbidean garaile, historiako pertsona ospetsuak ezagutu zituen eta bere kamera aurrean jarri ziren, eta mito bihurtzeko bidean zegoela, beste bide bat hartu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!