"Helduko dira garai hobeak" edo "Good things await" dokumentala emango dugu bihar Iturri Kultur Etxean. Beti bezala, arratsaldeko 7 eta erdietan izango da. Emanaldia doakoa da eta jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.
Hona hemen gaia:
Niels Stockholm nekazaritza biodinamikoan aritzen den 79 urteko baserritarra da. Kopenhageko iparraldean egiten du lan Rita emaztearekin batera. Bere bizi-filosofia, gizakiak eta lurrak unibertsoarekin duten loturan oinarritzen da; arrazoi horregatik eta kosmosarekin gehienezko harmonia lortzeko bere jangaiak ilargi-egutegiarekin erabat sinkronizatuta lantzen ditu.
Bere baserriko jangaiak freskoak eta kalitate handikoak dira, munduko jatetxerik onenetan proba daitezkeenak; horien artean dago oso ezaguna den Kopenhageko NOMA jatetxea. Hala eta guztiz ere, Nielsek, bere eguneroko lana oztopatzen duten hainbat arazori egin behar dio aurre. Agintariek biodinamikaren printzipioei muzin egin eta indarrean dauden arauetara eta neurrietara egokitu behar du baserriak. Baina, duen kezkarik handiena bere bizitza itzaltzen doala eta ez duela ikusten bere ametsari eutsiko dion beste inor.
Jakingarri gehiago ikusi hemen.