Mendebaldeko Saharari buruzko erakusketa, Lajwadek antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko AB 2015ko urr. 2a, 12:21

Amgala proiektua Elorrioko Institutuko eta Txintxirri Ikastolako ikasle eta irakasle talde batek, Elorrioko udaleko ordezkari batekin batera 2010eko abenduan Tindufeko kanpamenduetara egindako bidaia batetik sortutako proiektua da.

Bidaia horren ostean, guztiongan piztu zen herri saharauiarekiko harremana eta lotura, eta gogo hori haientzat eta haiekin eginiko lankidetza-proiektu batean gauzatzea bururatu zitzaigun. Horrela bada, Frente Polisarioarekin bilera egin genuen ideiak eta proposamenak lantzeko, eta bilera horretatik ondorioztatu genituen proiektu honen nondik-norakoak. Asmoak paperean gauzatu ondoren, Amgalako dairako alkatearekin, bertako gazteekin eta kooperazioko ministroarekin kontrastatu genuen gutun bidez, euren onespena jaso genuen. Hortik aurrera, Lajwad elkartearekin batera urtero egin izan dugu elkartasun-bidaia, eta lehenengo asmo horiek gauzatu eta beste berri batzuei ekin diegu: Lehenengo kirol-gune bat egin genuen Amgalako gazteentzat. Ortu familiarrak. Krisiaren eraginak ikusita, bertako jendea baliabide propioez hornitzeko. 14 ortu familiar daude martxan dagoeneko Amgalan. Ur-deposituak, aurten ur-deposituak berritzen hasiko gara. Proiektu orokor horiez gain, bidaia bakoitzean botikak, arropa, eskola-materiala, kirol-jantziak eta abar bidaltzen dugu. Lajwad elkartea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!