Ondarearen Jardunaldiak. Egizu erreserba!
Elorrio
500 urte: Elorrioko etxeak eta jauregiak
Bisitaldi gidatua
Elorriko etxe eta jauregi ugari eta bikainek aho-zabalik uzten dute bisitaria. Arabio, Arespakotxaga, Otsa, Olazabal edo Urkizu-Tola (bertoko lorategian bukatuko dugu bisitaldia) eraikinei esker, etxebizitza hiritarren historia ezagutuko dugu, eta etxea maila ekonomiko eta sozialaren ikur egin nahi izan zutenen pentsaerari hurbilduko gatzaizkio gainera.
Elkargunea: Elorrioko Turismo Bulegoa (Balentin de Berriotxoa kalea 15).
Egunak eta orduak: urriaren 18an eta 25ean (larunbatak), 16:30ean, eta urriaren 19an eta 26an (igandeak), 11:00etan.
Antolatzailea: Elorrioko Udala.
Informazioa eta erreserbak: 946 820 164; leku-kopuru mugatua.
Baserria aurretik: Argiñetako basetxeak
Bisitaldi gidatua
Erdi Aroaren amaieran euskal paisaian baserriak agertu aurretik, beste etxebizitza batzuk egon ziren, hots, basetxeak (agirien arabera). Ezer gutxi dakigu haietaz, eta duela gutxiko arkeologi ikerketei esker horien berri izan dugu. Basetxeek arrasto txiki-txikiak utzi zituzten: lurreko zuloak eta erretenak besterik ez, hormak eraikitzeko eta estalkiak eusteko erabili ziren zutoinak edo zurezko habetzanak sartzeko erabili zirenak.
Lehenengo bisitaldian (urriaren 25ean), Iñaki García Caminok azken hiru urteotan Elorrioko Argiñetako nekropoliaren inguruan egindako indusketen emaitzak aurreratuko dizkigu Argiñetan bertan.
Beste egun batean (urriaren 29an), bertaratutakoek Arkeologi Museoan indusketetan berreskuratu diren materialak ikusiko dituzte: zeramikazko edo leiarrezko murkoen zatiak, lurra lantzeko burdinazko tresnak, hildakoak ohoratzeko hilarriak edo soro landuetako haziak.
Elkargunea: Argiñetako baseliza (Elorrio) (urriaren 25ean).
Arkeologi Museoa (Mallona Bidarriak 2, Bilbo) (urriaren 29an).
Egunak eta orduak: urriaren 25ean (larunbata), 12:00etan eta urriaren 29an (asteazkena), 18:00etan.
Antolatzaileak: Arkeologi Museoa eta Elorrioko Udala.
Informazioa eta erreserbak: 944 040 990. Leku-kopuru mugatua.