Badator Euskaraz Bizi eguna!

Bai ona! Udaberriarekin batera, badator EUSKARAZ BIZI EGUNA! Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna! APIRILAren 16an BAIONAn muga guztiak apurtu eta barruko hotzak eta lotsak kentzeko moduko egitaraua: Porrotx, umeen jolasak, artisau eta eragileen azoka, herri bazkaria, Erramun Martikorenaren kantaldia, kalejira eta ekitaldia, bertso poteoa, kale animazioa, kontzertuak(Sorkun eta Torii), DJ Jo ta Txo...

Bazatoz? Eman bazkari eta autobuserako izena (apirilaren 13a baino lehen) Plateruena kafe antzokian edo Intxaurre elkartean. (Bazkaria eta autobusa 20 euro). 9:30ean irtengo gara Madalenatik eta 2:00etan egingo dugu buelta Baionatik. Goazen Baionarat! #IzanEginEragin #EgotetikEgitera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!