Euskaraz bizi afaria ostiralean

Aupa lagunok! Datorren ostiralean, martxoaren 27an, euskaraz bizi afaria antolatu dugu 21:30ean Plateruena kafe antzokian. Apiriaren 18an Otxandion ospatuko den euskaraz bizi egunera begira giroa berotzeko antolatutako ekimena dugu. Egunotan bizi dugun korrikaren zurrunbiloaren ostean, euskaraz bizitzeko hautua egiten dugun herritarron sua piztuta mantentzeko asmoarekin.

Afari eder baten ostean, Antton eta Nagorerekin abesti herrikoiak abestuko ditugu denon artean. Bukatzeko Bi bala taldearekin gozatuko dugu. Afarirako txartelak Plateruenan eta Intxaurren dituzue salgai 12 eurotan. Animatu gau eder bat euskaraz bizitzera!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!