Pasaden ostiralean, azaroak 28, Durangoko pinondo etxean batu ginen hainbat lagun 35 urtez EHE berbaldian. EHEren ibilbidearen inguruan apur bat hausnartu genuen eta batez ere Durangoko EHE-ren erronken inguruan hitz egin genuen.
Norbanakoen aktibazio eta kontzientziazioaz, udal administrazioa euskalduntzeaz eta taldearen antolakuntzaz aritu ginen gehienbat.
Ondoren kide ohiak, gaur eguneko kideak eta inguruko laguntzaileak Berbaroko txokora joan ginen afari eder batez giro ezin hobean gozatzera.