Euskararen Kate Hautsiak liburuaren aurkezpena eta berbaldia

Gaur, ekainak 12, Guka Durangoko euskalgintza bilguneak antolatuta, Euskararen Kate Hautsiak liburuaren aurkezpenagaz, eta, honen osteko berbaldiagaz gozatzeko aukera edukiko dugu, 19:00etan, Plateruenan. Dabid Anaut liburuaren idazlea eta Xabier Amuriza edukiko ditugu gure artean berbetan. )

 

Euskal Memoria fundazioak bultzatutako lan honen helburua hizkuntzaren zapalkuntzaren memoria osatu eta ezagutaraztea da. Gure hizkuntzaren historia hurbila gehiago ezagutzeko aukera ederra, beraz. Gu bagoaz! Eta zu, bazatoz?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!