Udaletxe aurrean, Durango
Bihar, ekainak 11, bigarren elkarretaratze bat egingo dugu Udalaren erantzunik eza salatzeko. 19:00etan izango da udaletxe aurrean. Hiru hilabete baino gehiago pasatu dira hainbat eta hainbat herritarrek udalagaz daukagun hartu-eman oro euskaraz izateko eskaerak bideratu genituenetik. Eta oraindik, erantzunaren zain gaude. Durango euskaldun bat eraikitzeko bidean Udalak eta biok euskaraz! Euskaraz bizi gura dugulako gu bagoaz! Eta zu, bazatoz?