Hainbat lagun batu ginen joan den eguenean udaletx

Hainbat lagun batu ginen joan den eguenean udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean. Euripean ere tinko euskararen alde; biba zuek! Salatu genuen Udaleko zerbitzuetan tratua euskaraz izateko eskaerak aurkeztu genituela martxoan, eta oraindik ez dugula erantzunik jaso. Entzun Udaleko agintariok! Udalaren isiltasuna ozenegi entzuten da Durangon. Herritarrok erantzunaren zain. Udalak eta biok euskaraz!!!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!