2014/05/29 19:00

Elkarretaratzea "Herritarrok erantzunaren zain. Udalak eta biok euskaraz" lelopean

Elkarretaratzea "Herritarrok erantzunaren zain. Udalak eta biok euskaraz" lelopean
Udaletxe aurrean, Durango
Herritarrok udalagaz daukagun hartu-eman oro euskaraz izan dadin, eskaera zehatzak bideratu genituen martxoaren 6an. Euskal Herrian Euskarazek abian ipinitako dinamika nazionalagaz bat eginda, Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu genituen Durangoko dozenaka herritarron eskaerak. Baina, hilabete bi baino gehiago pasatu den arren, ez dugu oraindik udalaren erantzunik jaso. Gutun honen bitartez, batetik, egin dugun eskaerari erantzun bat emateko eskatu gura diogu Durangoko Udalari. Izan ere, herritar orok legez, guk ere gure eskaeren erantzunak jasotzeko eskubidea daukagula uste dugu. Eta, bestetik, txarto ulerturik egon ez dadin, gure ekimenaren izaera zein den azaldu gura dugu, labur-labur. Argi utzi gura dugu, ez ditugula aipaturiko eskaerak aurkeztu inongo talde politiko zein pertsonaren kontra egiteko. Euskararen alde, euskararen erabilera indartzeko gabiltza lanean. Eta udalean zein udalarenak diren eraikin eta espazioetan (herriko kiroldegietan, musika eskolan, nagusien egoitzan, Pinondo Etxean...) ere euskararen erabilera bultzatu gura dugu. Prest gaude Durango elkarlanean euskalduntzeko. Hori horrela, erantzun bat jaso bitartean, eskaera gehiago batzen, eta mobilizatzen jarraituko dugu. Eta, hasteko, eskatzaile zein herrikide oro gonbidatzen dugu egoera hau salatzeko egingo dugun elkarretaratzera etortzera. Datorren eguenean, maiatzak 29, 19:00etan izango da elkarretaratzea, udaletxe parean. Udalaren isiltasuna ozenegi entzuten da Durangon. Herritarrok erantzunaren zain. Udalak eta biok euskaraz!
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!